Eulalia Abaituari eskainitako erakusketa: Estereoskopiak 16+16 @ Azkue Fundazioa, Bilbao [de 12 a 25 de junio]

Eulalia Abaituari eskainitako erakusketa: Estereoskopiak 16+16


10
12 - 25
de junio
12:50 - 13:00

 La página del evento
Azkue Fundazioa
Agoitz Enparantza, 1, 48015 Bilbao
Eulalia Abaituaren (Bilbo, 1853-1943) argazki-artxiboa. Estereoskopiak 16+16 erakusketa bi edukiren arteko batuketa da: iragan bisuala, 3 dimentsioko betaurrekoekin ikusiko duguna, eta ahozko orainaldia, audiogidekin femenino pluralean entzungo duguna.

Lehenengo batuketa formatu estereoskopikoan egindako Abaituaren iraganeko 16 irudi dira. Hemen erakusten direnak anaglifo kopiak dira, hain zuzen ere, erliebezko irudiak retro argiztaturiko pantailen barruan erreproduzitzeko teknika; irudi tridimentsional gisa ikusteko, beharrezkoak dira bi koloreko kristalak dituzten betaurrekoak izatea, bata urdina eta bestea gorria. Anaglifo horiek izenburuko lehenengo 16 zenbakia hezurmamitzen dute; erakusketaren eduki bisualak dira, Eulalia Abaituari zor zaizkion iraganeko eszenak 3 dimentsiotan.
Bigarren batuketa erakusketako ahozko edukiari dagokio, eta irudiei hitzak jartzen saiatzen da. Mezu horiek euskarazko egungo zenbait idazlerenak dira: Katixa Agirre, Uxue Alberdi, Aurelia Arkotxa, Yolanda Arrieta, Leire Bilbao, Itxaro Borda, Tere Irastortza, Karmele Jaio, Mariasun Landa, Miren Agur Meabe, Laura Mintegi, Lourdes Oñederra, Eider Rodriguez, Danele Sarriugarte, Ana Urkiza eta Arantxa Urretabizkaia. Irudiei aurre egin behar izan diete, eta betaurrekoak jantzita, haiei begira, kontakizunak sortu dituzte. Erakusketan, ez dira irakurtzeko izango, baizik eta audiogiden bidez entzuteko. Egile horiek erakusketaren izenburuko bigarren 16 zenbakia zehazten dute, eta iraganari hitzak jartzen dizkioten egungo ahotsak dira.
Discusión
image
Sólo los usuarios registrados pueden comentar.
Pasar a través de un rápido registro y autorización.

El evento más esperado en Bilbao :

Bilbao BBK Live 2017
Bilbao, Basque Autonomous Country, Spain
Spartan Race BIlbao Super 2017
Mirador de Artxanda
Spartan Race Bilbao Sprint 2017
Mirador de Artxanda
Proyección Especial Zinegoak Emanalid Berezia
Bilborock
Harrotasun Eguna: Manifestación día de la liberación LGTB+
Plaza Federico Moyúa, 48009 Bilbao (Vizcaya), España
La Bilbao Refugio
Museo Guggenheim Bilbao
Degeneradak 4ª Degeneradas
Bilborock
DEEP Purple
Bizkaia Arena Bec
8th July
Polideportivo municipal de urduliz
Birratour - Zona Ensanche
Bilbao, Spain